Kultur Etxearen 15. urteurreneko DVDa doan lor daiteke
FORUA // Foruko Joan Mari Torrealdai Kultur Etxeak 15 urte bete zituen iaz. Urteurrena ospatzeko, argazkiekin osatutako erakusketa bat egin zuten, besteren artean. Orain, argazki horiekin DVD bat egin dutela azaldu dute, eta herritarrek doan eskuratzek...
FORUA // Foruko Joan Mari Torrealdai Kultur Etxeak 15 urte bete zituen iaz. Urteurrena ospatzeko, argazkiekin osatutako erakusketa bat egin zuten, besteren artean. Orain, argazki horiekin DVD bat egin dutela azaldu dute, eta herritarrek doan eskuratzeko aukera dute. Hala, DVD hori jaso gura duten herritarrek Kultur Etxean bertan edota udaletxean eman beharko dute izena.