Avilara urrundu asmoz, Zaballatik atera dute Jone Amezaga errigoitiarra
Gaztela-Leongo espetxean beteko du errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko zigorra. Sakabanaketa politika salatzeko, prentsaurrekoa emango du Gernika-Lumoko Sarek, egueneanLangraiz Okan (Araba) dagoen Zaballako espetxetik atera zuten atzo Jone Amezaga pre...
Gaztela-Leongo espetxean beteko du errigoitiarrak hemezortzi hilabeteko zigorra. Sakabanaketa politika salatzeko, prentsaurrekoa emango du Gernika-Lumoko Sarek, eguenean
Langraiz Okan (Araba) dagoen Zaballako espetxetik atera zuten atzo Jone Amezaga preso politiko errigoitiarra. Senideek jakinarazi zutenez, Madrilera bidean zen atzo gaztea, eta Euskal Herritik urrunduko dutela salatu dute. Hain zuzen, Avilan espetxeratuko dute errigoitiarra, epaileak ezarritako hemezortzi hilabeteko zigorra betetzeko.Aurrerantzean, beraz, bere bizilekutik 400 kilometrora izango da Amezaga espetxeratuta. Sakabanaketa eta urruntze politika salatzeko, prentsaurrekoa emango du Gernika-Lumoko Sarek, eguenean, 18:00etan.
18 hilabeteko zigorra
Abenduaren 15ean atxilotu zuten Amezaga, Gernika-Lumoko Merkatu plazan, familiarekin eta hurbilekoekin zela. Azoka eguna zen Gernika-Lumon, eta jendez beteriko gunera joan ziren ertzainak Amezagaren bila. Kaleko jantzitako zenbait polizia hurbildu ziren lehenengo, eta Amezaga besarkatzen ari zen jende multzoaren aurka egin zuten. Amezagarengana heltzeko zailtasunak izan zituzten, eta uniformez jantzitako dozena bat ertzain sartu ziren Gernika-Lumoko plazara.
Atxiloketa salatzeko manifestazio jendetsua egin zuten egun hartako iluntzean, eta Gernika-Lumoko udal gobernuak ere Ertzaintzaren bortizkeria salatu zuen, Merkatu plazara jendea kolpatuz sartzeagatik.
Terrorismoa goratzea leporatuta, Amezagaren kontrako 18 hilabeteko zigorra berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak 2014ko ekainean. Hain zuzen, 2012ko Urriko Azken Astelehenean ipini zuten pankarta bat egiteagatik epaitu eta zigortu zuen Auzitegi Nazionalak.