Hontxa Extrem parkera irteera antolatu dute eskualdeko gazteentzat
Otxandion dagoen Hontxa Extrem abentura parkera irteera antolatu dute. Hain zuzen, gazteria zerbitzuak bere baitan hartzen dituen herri txikietako gazteei zuzendutako ekintza dela jakinarazi dute (Arratzu, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Ko...
Izena eman gura duenak Urremendi Landa Garapen Elkarteak Gernika-Lumon duen bulegora jo beharko du (Merkatu plazan); edo herri txikietan horretarako zehaztu dituzten lekuetara. Irteeraren berri emateko, gainera, saioak egingo dituzte herrietan.
Bi eguneko irteera
Irteeraren prezioa ere izena emateko lekuetan kontsultatu daitekeela jakinarazi dute. Horren barruan izango da, Hontxa Extrem abentura parkerako sarrera, Lapurreketa Baserri Eskolan gau bateko ostatua, zapatuko afaria, domekako gosaria, autobusa eta begiraleak.
Informazio gehiago gura duenak gazteria@urremendi.org helbidera idatz dezake.