Nabarnizko babespeko etxeen alokairua merketu dute
Nabarnizko Udalak eskatuta, babespeko etxeen alokairuaren prezioa merketu egin da, erdira jaitsiz. Lehen, metro koadroagatik 4,34 euro eskatzen zuten; orain, etxebizitza alokairuan hartu gura dutenek bi euro ordaindu beharko dute metro koadroa. Hala, a...
Gainera, bost urteko gutxieneko epea igaro baino lehen alokairu kontratua bertan behera uztearren zegoen zigor klausula kendu dute. Neurriokin, alokairua- ren aukera indartu nahi du udalak, batez ere, gazteen artean.
Gainera, etxebizitza alokairuan hartuz gero, erosteko aukera edukiko du herritarrak, gerora. Salerosketen kasuan, prezioak mantendu egin dituztela zehaztu dute Nabarnizko Udaleko ordezkariek (149.342,73 eta 182.313,90 euro artean). Baldintzek ere lehengo berak izaten jarraituko dute.
2011. urtean eraiki zituzten etxebizitzak bete asmoz, alokairu sozialaren aldeko apustua egin zuen Nabarnizko Udalak. Hala ere, gaur egun oraindik Babes Ofizialeko Etxebizitza horiek hutsik daude, eta hori dela eta, Azpiegiturak S.A.U. enpresagaz duen hitzarmenean zenbait aldaketa egin dituzte.