Babespeko etxebizitzak
2011. urtean eraiki zituzten etxebizitzak bete asmoz, alokairu sozialaren aldeko apustua egin zuen Nabarnizko Udalak. Hala ere, gaur egun oraindik Babes Ofizialeko Etxebizitza horiek hutsik daude, eta Azpiegiturak S.A.U. enpresarekin duen hitzarmenean zenbait aldaketa egin dituzte. Hala, udalak eskatuta, alokairuaren prezioa merketu egin da, erdira jaitsiz. Lehen, metro koadroagatik 4,34 euro eskatzen zuten; orain, etxebizitza alokairuan hartu gura dutenek bi euro ordaindu beharko dute metro koadroa. Hala, azaleraren arabera, orain, hilean 139,70 eta 175, 10 euro artean ordaindu beharko dute alokairua. Gainera, bost urteko gutxieneko epea igaro baino lehen alokairu kontratua bertan behera uztearren zegoen zigor klausula kendu egin dute.
Neurri horiekin, alokairuaren aukera indartu nahi du udalak; batez ere, gazteen artean.