Kandelario ospatu dute Bermeon eta Txitxiburduntzia egin dute Busturian, Gernika-Lumon, Gautegiz Arteagan eta Muruetan
Aratusteen zain, neguko usadio herritarretan parte hartzen ari dira egunotan Busturialdeko herritarrak; Kandelario eta Txitxiburduntzi ospatu dute herri batzuetan, eta Santa Agedako koplak abestera atera dira beste batzuetan, Sukarrietan esaterako. Nabarnizen eta Ereñon ere, santa eskean ateratzekoak ziren zapatuan. Eguraldiagatik, baina, bertan behera utzi zituzten deialdiak.
Bermeon, berriz, Demiku auzoan, Kandelario jaiak ospatzen jarraitu zuten atzo. Hainbat izan ziren auzoko baseliza ingurura hurbildu ziren herritarrak. Umeentzako jolasekin hasi zuten eguna eta txigorki lehiaketarekin amaitu. Demikuko jaiak datorren domekan amaituko dira, Demikuko mendi martxarekin.
-
-
umeentzako jolasak, Demiku auzoan
-
-
umeentzako jolasak, Demiku auzoan
-
-
umeentzako jolasak, Demiku auzoan
Txitxiburduntzirako egunak ere iritsi dira. Hala, Busturian, Gernika-Lumon, Gautegiz Arteagan eta Muruetan asteburuan bildu ziren zotzean txorizoak erreta jateko. Txorizoa jateaz gain, mendi irteerak, zuhaitz landaketak eta umeentzako jolasak ere egin dituzte txitxiburduntzia girotzeko. Bestalde, Ereñoko eta Nabarnizko bizilagunak, datorren domekan egingo dute txitxiburduntzia.
Azkenak, mendatarrak izango dira. Horiek hilaren 21erako jarri dute hitzordua. 17:30ean, frontoian batuko dira txorizoak erretzeko. 16:30ean, aldiz, zuhaitzak landatzeko hitzordua jarri dute, Artape aurrean, hain zuzen ere.
-
-
Txitxiburduntzi Busturian. Argazkilaria: Busturiko Mendi Taldea
-
-
Busturiko txitxiburduntzira joateko mendi irteera. Argazkilaria: Busturiko Mendi Taldea
-
-
Txitxiburduntzi Gernika-Lumon. Argakilaria: Leire Martiartu
-
-
Txitxiburduntzi Gernika-Lumon. Argakilaria: Leire Martiartu
-
-
Txitxiburduntzi Gernika-Lumon. Argakilaria: Leire Martiartu