Busturian eta Foruan ere aurkeztuko dute Lurbizi proiektua
Busturialdean elikadura plan bat sortzea du helburu Lurbizi proiektuak; tokiko plana eta jasangarria. Hainbat herritan egin legez, Busturian eta Foruan ere proiektu horren berri eman gura diote herritarrei. Busturian eguenean egingo dute aurkezpena –hilaren 5ean–, 19:30ean, Altamirako Kultur Etxean. Foruan, berriz, barikuan egingo dute –hilaren 6an–, 19:00etan kultur etxean.
Busturialdean gaur egun daagoen nekazal eta abeltzaintza produkzioaren eta kontsumoaren egoera aztertzea dute asmo; eta, horretarako, herritarren laguntza ta parte hartzea bilatu gura dituzte.