300 zuhaixka berri ditu Amunategik
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, Lurgaia Fundazioak Busturiko Amunategi errekan zuhaitzak landatu ditu auzolanean. Ekintzan hogei boluntario inguru bildu zirela azaldu dute Fundazioko kideek, eta guztien artean 300 zuhaixka landatu zituzten, h...
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, Lurgaia Fundazioak Busturiko Amunategi errekan zuhaitzak landatu ditu auzolanean. Ekintzan hogei boluntario inguru bildu zirela azaldu dute Fundazioko kideek, eta guztien artean 300 zuhaixka landatu zituzten, haritzak, lizarrak eta sahatsak, beste batzuren artean. Gainera, Lurgaiaren proiektuaren berri izan zuten boluntarioek.