Zenbait boluntario lanean
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, Lurgaia Fundazioak Busturiko Amunategi errekan zuhaitzak landatu ditu auzolanean. Zapatuan egin zuten jarduera horretara hogei boluntario inguru hurbildu zirela azaldu dute Fundaziotik, eta bertaratutakoek 300 zuhaixka landatu zituzten: haritzak, lizarrak, sahatsak…zeuden landatutako zuhaixken artean. Gainera, Lurgaiaren proiektuaren berri izan zuten boluntarioek.