Busturialdeko Dia supermerkatuetako langileek bizi duten egoera salatu du gaur LAB sindikatuak, Foruko dendaren aurrean protesta eginez. Langileekiko deskonfiantza kritikatu dute: “enpresak kontratatu duen auditoreak beharginen takillak zabaltzen ditu, haien baimenik gabe”, esan du LAB sindikatuko arduradun Alberto Alonso Garciak. Hori dela eta, mehatxatuta sentitzen direla azaldu du. “Lantokian bertan deskonfiantza sortzen du auditorearen jarrera horrek”.
Akusatuta sentitzen direla esan dute langileek, “gure poltsak miatzen ditu, lapurrak bagina bezala”. Beraz, atzo eguerdian enpresaren jarrera hori salatu zuten, eta informazio orriak banatu zizkieten supermerkatura sartzen ziren bezeroei.
Irailean batu zen LAB sindikatua enpresako arduradunekin, langileek salatzen dutenaren berri emateko. Hala ere, oraindik konponbiderik ez dutela kritikatu du Alonsok. “Aste honetan ere enpresarekin batzartu gara, baina soluziorik ez digu eman”. Dioenez, langileek salatzen dutena frogatzeko daturik ez du enpresak, “baina guk frogak eman dizkiogu”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.