Dia, supermerkatuetan, eta Busturialdekoetan bereziki, langileen eskubideak urratu egiten dituztela salatu du LAB sindikatuak: “beharginen takillak, poltsak eta abarrak miatu egiten dituzte”. Hala, enpresak langileen prfesionalsatsuna zalantzan jartzen duela dio sindikatuak. “Auditore bat kontratatu dute, eta pertsona horrek saltokiko paperontziak, dendan bueltatzen dituzten produktuak, takillak eta poltsoak kontrolatzen eta arakatzen ditu”. Hala, langileek euren intimitatearekiko errespetua urratu egiten dutela salatu dute, eta lapur bezala tratatzen dituztela kritikatu.
Langileen bizi duten egoera hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etatik 13:00etara, Foruko Dia supermerkatuaren aurrean,
Langileak ez gara lapurrak lemapean.