Gaur
27 April 2015

Kultura batzordea deitu dute eguenerako

BUSTURIA// Busturiko Altamira auzoko Kultur Etxean kultura batzordea egingo dute etzi, 19:00etan. Jakinarazi dutenez, lehenengo eta behin, Gabonetan egindako ekintzen balorazioa egingo dute. Ondoren, besteren artean, hurrengo gaiak landuko dituzte: Blas Deunaren jaia, martxoaren 1eko Zuhaitz Eguna, Emakumearen Eguna eta udaberrira begira antolatuko dituzten jarduerak.
Ez dago iruzkinik