Azkenak
Gaur
2014-12-23

Kultura Batzordeak batzar berezia egingo du gaur, Pasealekuko parte hartze prozesuaz eztabaidatzeko


Parte hartze prozesuko batzar bat

Parte hartze prozesuko batzar bat

Kultura Batzordeak batzar berezi bat egingo du gaur, Pasealekuko parte hartze prozesuaz eztabaidatzeko. Hain zuzen, kultur etxean jarri dute hitzordua, 19:00etan. Talde eragileak parte hartzera deitu ditu herriko kultur taldeak, alderdi politikoak eta norbanakoak.

Jakinarazi dutenez, aurrerantzean jarraitu beharreko pausoak izango dituzte berbagai, besteak beste. Izan ere, gai hori “guztion artean aztertzea” ezinbestekoa dela deritzote. Orain arteko lana ere baloratuko dute bildutakoek.



Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*