Eguenean Bilbon aurkeztu ondoren, bariku iluntzean ezagutarazi zuten Gernika-Lumon 2014ko Ibilaldiaren abestia. Jon Urriolabeitia arratzuarrak sortutako kantak aurtengo leloaren oinarriak batzen dituela azaldu zuten: “parte hartzea eta dibertsitatea”. Abesti “alaia eta atsegina” da Urriolabeitiarena. “Abesti borobila da; mezu zabala duena, eta gazteentzako nahiz zaharrentzako aproposa”. Aurkezpenak txiki utzi zuen Astra, asko izan baitziren kantaren berri eduki gura izan zutenak.
Rocka, reggaea edota ska musika nahastuz, Ibilaldiaren leloarekin eta azken helburuarekin bat egiten due kantak. Seber Altube Ikastolako ikasle ohi Galder Urzaa da letraren egilea, eta Lorentzo Recordsen egin dute azken grabaketa, Aitor Arino teknikariaren laguntzarekin. Gorka Leon eta Jon Urriolabeitia izan dira produkzioaz arduratu direnak, eta Seber Altube ikastolako zenbait ikaslek euren ekarpena egin dute, ahotsa jarriz. Maddi Gerrikaetxebarria, Liloye Richard, Naia Ellis, Olatz Erkoreka, Nerea Ordeñana eta Naiara Sanchez aritu izan dira zeregin horretan.
Laster aurkeztuko dute bideoklipa, baina making off-a gizarteratu dute dagoeneko:
Dokumentua:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.