Martitzenera arte aurkez daitezke lanak Muxikako XXIV. Ipuin lehiaketan
Muxikako herritarrei zuzendutako ipuin lehiaketa abiarazi du Muxikako Udal Liburutegiak 24. urtez. Dagoeneko lanak aurkezteko aukera dago eta azken eguna, berriz, martitzena izango da. Horretarako, udal liburutegira bertara jo beharko du parte hartu nahi duenak, 15:30etik 20:00etara.
Euskeraz idatzita egon beharko dute lanok eta gai librea izango dute abiapuntu; dena den, epaimahaiak irudimena, sormena eta itxura kontuan hartuko dituela azaldu dute. Eskuz zein ordenagailuz idatzi ahalko dituzte; betiere, gehienez, hamar orri izan beharko dute. Ipuinean bertan ez dute izena jarri beharko, baibna bai adina.
Muxikarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute eta lau mailatan banatuta egingo dute: A mailan 9 urtera artekoek parte hartuko dute; B mailan 10 eta 11 urtekoek; D mailan 12 eta 14 urtera artekoek, eta E mailan, 15 urtetik gorakoek.
Maila bakoitzean hiruna sari banatuko dituzte, eta saritutako horiek liburuxka batean argitaratuko dituzte, urtero legez. Hala ere, parte hartzaile guztiek saria ziango dutela jakinarazi du udal liburutegiak.
Parte hartzaile horiek, bestalde, abenduaren 20an sarituko dituzte: 17:30ean, Zubieta Errota eraikinean.
Sariak
A Maila
1. Oparia.
2. Oparia.
3. Oparia.
B Maila
1. 45 euro.
2. 30 euro.
3. 25 euro.
D Maila
1. 75 euro.
2. 55 euro.
3. 45 euro.
E Maila
1. 100 euro,
2. 75 euro,
3. 50 euro.