Gernikako Arbola. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
Abenduaren 6an eta 7an izango dira bisita gidatuak, barikuan euskaraz eta zapatuan gazteleraz. Egun bietan 10:30ean hasiko dira bisitak, turismo bulegotik, eta ordubeteko iraupena edukiko dute. Ibilbideari esker, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola ezagutuko dituzte parte hartzaileek, eta handik Pasealekura eta babeslekura joango dira ondoren.
Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena. Horretarako, interesa dutenek turismo bulegora jo beharko dute zuzenean, 94-625 58 92 telefonora deitu edota
turismo@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzi.