Igaro berri dena ez da edozelako asteburua izan Muruetan. Izan ere, dagoeneko abenduko egitarauan bere lekutxoa egin duen Txarriki Eguna eta Euskal Jaia ospatu zituzten muruetarrek joan den domekan, giro ezin hobean.
Hamaikagarrena izan da aurtengoa, eta, lehenengoz, “aterri egon zen egun osoan zehar”. Horrek, zelan ez, “asko lagundu” duela esan du Javier Ondarza alkateak, hainbat lagun batu baitziren Busturialdeko herrian txerrikiak dastatzeko eta euskal giroan murgiltzeko.
Goizean goiz hasita, hainbat postu ipini zituzten azokan, eta, besteak beste, ortuariak, kontserbak zein eskuz egindako artisau lanak ipini zituzten salgai. Ondarzak nabarmendu duenez, gainera, salmentak “ondo” joan ziren. Hala, herriko ekoizle batek jarritako saltokian “den-dena agortu” zen. Bestalde, lehengo arto hazien eta indaben erakusketak “ikusmina piztu” zuen Muruetan bildu zirenen artean.
Sokatiran, Murueta nagusi
Foruko Urdaibai dantza taldearen saioagaz hasi zen eguneko egitaraua, eta liga bukaerako sokatira txapelketa ere jokatu zuten goizean. Arratzuko, Bermeoko, Nabarnizko eta Muruetako taldeek indarrak neurtu zituzten herriko frontoian, “kiroltasunez” neurtu ere. Irabazlea, baina, bakarra izan behar, eta herrikoak nagusitu ziren azkenean. Nabarnizek, dena den, “gorakada” eman duela esan du alkateak, eta, horri esker, bigarren geratu da sailkapenean. Hartara, Murueta eta Nabarniz Euskal Herriko txapelketa jokatzen hasi direla zehaztu du Ondarzak.
Eguerdian, Bermeoko Kankinkabara, Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra eta Foruko eta Arratzuko abesbatzek girotu zuten festa. Ostean, bazkari herrikoia egin zuten, Kamiñoko jatetxean. Hain justu, “250 lagun inguru” batu ziren mahaiaren bueltan.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txarriki Eguna. Muruetako sokatira taldea
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txarriki Eguna Muruetan. Esukal dantzak